XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horrela zaharrek Aketegiko señoreak Anbototik Aketegira, Haitzkorriko zulora abiatzea ohizko zuela diote.

Eta lurralde horietan lainoa baldin bazegoen señoreak labean sua piztu du esan ohi zen.

Brinkolatarrek nolabaiteko begirunea eta beldurra zioten Arizti Goiko sorginari.

Bakoitzak gertuko ahaideak aipatzen zituen azalduriko gertaerak egiztatzeko.

Denboraren iraganean galtzen zaigun gizon hori Arrolamendin ehortzia zenean, harri artean ekialderantz begira iraganbide ireki bat uzten zuten; Larrunarrirantz, bizitzaren hastapen, naturaren bizitasun, urteroko aldien iturria den eguzkiaren irteerarantz begira.

Ondoko datu hau eztabaidaezina da: gu baino lehenagoko gizonak naturatik guk baino askoz gertuago somatu du bere burua; iturri, zuhaitz, harkaitz, urtesasoinetatik gertu.

2. EGUTEGIKO FESTAK.

2.1. San Juan.

Gizonak naturarekin duen hartueman pozgarri hauen artean une garrantzitsuenetariko bat udamuga inguru ospatzen zen.

Gure kristau egutegian festa hau San Juan Bautista egunean ospatu ohi da.

Egun honetako errito bereziak San Juan bezperako arratsean eta gauean egin ohi dira.

Garai batetan, arratsalderako, haurrak bere maixuak lagun, eskutan loresortak zeramatzatela eliza nagusira jaisten ziren.

Loresortak bedeinkatu ondoren, haurrek, etxeak ekaitzetatik eta izpiritu maltzurrengandik babesteko, ategainetan ipintzen zituzten.